20110607

7. narrazioa: Nahia

Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuan egin zuena egingo dugu ikastaroan: narrazio bat idatzi. Blogean jarri ondoren, narrazioaren izenburua zein den eta egileak zein kolorerekin identifikatu duen asmatzen saiatuko gara.

Jeinua, egonarri, nahiaren eskaeraren zain zegoen, lanparatik ateratako ke-errezelaren azpian.

“Denbora ukan nahi dut” – azkenean esan zuen kirurgialariak, beti lanpetuta, leku batetik bestera korrika beti – “hori bakarrik, denbora asko...”

Gero, dena ilundu zen, eta argitasunak itzalak ezabatu zituenean, pinpilinpauxa bihurtu zela ikusi zuen, ordu batzuk bakarrik bizi diren horietako bat, eta sekulako akatsa gertatu behar zuela pentsatu zuen.

Hala ere, konturatu zen hegalak zituela hegan egiteko; eta horrela egin zuen, inoizko zerurik urdinen eta zabalenean

Bere begi txiki-txikiak izan arren, espazio guztia horizonte arte ikus zezakeela nabaritu zuen. Loreen usaina bere gorputzean sartzen zen, eta bere baitan bizitzaren osotasuna sentitu zuen.

Denbora eskatu zuen eta jeinuak bere eskaera erabat bete zuela jakin zuen.


Juan Cárcamo Romero

No hay comentarios: