20110607

4. narrazioa (de eso no se habla)

Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuan egin zuena egingo dugu ikastaroan: narrazio bat idatzi. Blogean jarri ondoren, narrazioaren izenburua zein den eta egileak zein kolorerekin identifikatu duen asmatzen saiatuko gara.



“De éso no se habla” María Luisa Bembergen pelikulan “San José de los Altares” herrian, 1930ean, Leonor, emakume aberatsa eta erabat hantustea da. Bere senarra hil da eta alaba bat , Charlotte du izena, izan du. Umeak bi urte betetzen duenean, errealitate anker bat ezin izan du ezkutatu:
Charlotte nanoa da. Leonorrek ez du aitortu eta jendearen aurrean normala delako itxura egiten du, eta horretaz hitz egiten ez dio uzten ez apaizari, ez inori.
Bitartean bere alabari heziketa berezia eman dio. Egun batean gizon heldua eta xarmagarria iritsi da herrira eta herriko emakumeak nahi izan arren, arrotza nanoarekin maitemindu da. Ezkondu egin dira. Arrotza alkate hautatu dute. Alkateak zirku bat sartzen utzi du herrian.
Azkenean, nanoa zirkuarekin joan da, arrotzak bere burua hil du eta Leonor etxean giltzaperatu da, betiko.

Film-zuzendaria: María Luisa Bemberg.
Personaia nagusiak :Leonor: Luisina Brando
Arrotza: Marcelo Mastroiani
Charlotte: Alejandra Podestá


Aurreko astean, Buenos Aireseko Agronomía auzoaren departamentu berean , Alejandra Podestá hilda aurkitu zuten. Bederatzi sastakada zituen eta erreta zegoen. Charlotte bezala ,
Alejandra nanoa zen eta batzuetan taxi-boys-ekin ibiltzen zela esaten dute eta jende horrek ospe txarra du.

Hasieran berriak difusioa izan zuen, gaur inork ez du haren gainean/hari buruz hitz egiten.

Nik uste dut bi kolore dituela istorioak.
Zirkoa iritsi arte, elbarritasun fisikoa izan arren (a pesar de su defecto físico) Charlottek aukera bat zuen zoriontsua izateko eta urdina jarriko nuke, ez nuke gorria jarriko ez dagoelako maite grinarik. Zirkuaren heltzetik aurrera, dudarik gabe, beltza jarriko nuke bai fikzioan bai errealitatean , tragedia bat da.

No hay comentarios: