20110609

8. narrazioa. Leihotik begira

Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuan egin zuena egingo dugu ikastaroan: narrazio bat idatzi. Blogean jarri ondoren, narrazioaren izenburua zein den eta egileak zein kolorerekin identifikatu duen asmatzen saiatuko gara.



Arratsalde hartan etxe barruan zegoen euria ari zuelako. Denbora poliki-poliki zihoan, suaren ondoan. Bere deiaren itxaropenean zegoen Nahia. Ez zekien ondo zer gertatu zen, baina zerbait arraroa gertatu zitzaion Mikeli. Egun hartan oso gaizki etorri zen lanetik eta ez zuen nahi ezer esan. Beti bezala elkarrekin afaldu zuten eta gero oheratu ziren. Nahiak bazekien zerbait ez zebilela ondo, baina ez zion ezer galdetu nahi.
Egunak pasa ondoren haien harremana aldatzen hasi zen, urrun zegoen bikotea. Mikelek ez zion deitzen Nahiari, berandu etortzen zen lanetik egunero, ez zuen nahi berarekin afaldu… Azkenean, Mikelek esan zion beste emakume bat zegoela bere bizitzan eta Parisera joango zela bizitzera.
Nahiaren aurpegia negarraz blai geratu zen eta ezin zuen ezer esan. Mikelek bere gauzak gorde zituen maleta batean eta muxu masailarekin masailean musu emanda agurtu zen. Nahia triste egon zen hilabete batzuetan ezin zuelako ahaztu Mikel. Telefonoak jotzen zuenean bere ahotsa entzutea espero zuen Nahiak. Bitartean, bere katuarekin euriari begira egoten zen leihotik, eta maitasuna ulertzen saiatzen zen.

Nire ustez kolore urdina da, niretzat urdina da malenkonia, tristura, lasaitasuna, etab.

No hay comentarios: