Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuan egin zuena egingo dugu ikastaroan: narrazio bat idatzi. Blogean jarri ondoren, narrazioaren izenburua zein den eta egileak zein kolorerekin identifikatu duen asmatzen saiatuko gara.
Heldua izatea
Emakume honen bizitza nahiko zaila izan zen hasieratik. Dena den, Amaiak oroitzapen ederrak gordetzen ditu buruan baita bihotzean ere. Hain ederrak ez zirenak haren barruan ere badaude baina berak bazekien ezin zituela aldatu eta etorkizunean dena hobea izango zela uste zuen txikitatik.
Aita mozkorra zen, ama beti kexaka ari zen, berak munduan gehien maite zuen pertsona amona zen eta, zazpi urte bete zituenean, amona barik geratu zen hil zelako, aitonak beraz abusatzen zuen, beste aitona-amonak baserrian bizi ziren eta ez zituen asko ikusten.
Urteak pasa ondoren ama beste gizon batez maitemindu zen, eta gurasoak banatu egin ziren. Oso egoera iluna bizi izan zuten guztiek, bai gurasoek bai anaia-arrebek. Bakoitzak ahal zuena egin zuen, eta gure Amaia oso gazte ezkondu zen, uste dut etxetik ihes egiteko.
Inori kontatzen ez zizkion isilpekoak zeuzkan eta itxuraz bere bizitza atsegina zen, denetarik egin zuen gauzak ondo egoteko, baina hamarkada bat pasa ondoren senarra etxetik joan zen eta berriro bakarrik geratu zen.
Une horretan Amaiak hogeita bost urte zeukan eta bizitzan lehengo aldiz bakea sentitu zuen barnean.
Berriro hasi behar zuela erabaki zuen, baina aldi hartan bera hasi zen erabakiak hartzen. Lanean ematen zituen ordu asko, eta mailegu baten bidez bere lehengo pisua erosi zuen. Gustatzen zitzaion bezala prestatu zuen eta azkenean poz-pozik bizitzen hasi zen. Kirolari ematea erabaki zuen eta gero eta hobeto sentitzen zen, kirolaren munduan lagunak aurkitu zituen eta isiltasuna eta isilpekoak desagertzen hasi ziren, oroitzapen txarrak joaten: lagun horiek bizitza beste kolore batean ikusten lagundu zioten.
Gaur egunean berak ulertzen du pertsona guztien bizitzak denetarik dituela eta konpartitzea osasunerako hobea dela. Oso lagun ona da, asko lan egiten du, umore ona du eta bidaiak egitea oso atsegina zaiola aurkitu du. Oporretan leku berriak ezagutzen ditu eta gehienetan aitarekin edo anaia-arrebarekin joaten da, oso pozik.
Berari bizitzak asko irakatsi dio eta ziur dago beti kolore ederrak bilatzea beharrezkoa dela zulo sakon batean ez erortzeko.
Joan den astean berarekin elkartu nintzen eta kontatu zidan maitemintzeko gogoa zuela eta prest zegoela ere. Ziur nago oraindik aurrera Amaiaren bizitzaren loreak gero eta freskoagoak izango direla.
No hay comentarios:
Publicar un comentario