20110609

10. narrazioa: Abesti bat kantatu ahal dizut?

Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuan egin zuena egingo dugu ikastaroan: narrazio bat idatzi. Blogean jarri ondoren, narrazioaren izenburua zein den eta egileak zein kolorerekin identifikatu duen asmatzen saiatuko gara.



Paisaia ikusgarriaren erdian herri txiki batean gelditu zen autobusa. Pumamarcan geunden. Argentinako iparraldean Punaren aldea n, Andeen ondoan, dago Pumamarca. Leku turistiko nagusia da ZAZPI KOLOREKO muinoa hortxe dagoelako. Bertakoak “ coyas” diren biztanleak behartsu eta jasankorrak dira, baina oroz gainetik duintasun handia dute.
Autobusetik jaitsi nintzen eta haur coya bat gona gorria jantzita niregarantz etorri zen. Begi handi beltzak zeuzkan. Irribarre handia bere aurpegia argitzen zuela zuen. Orduan berak niri esan zidan: Abesti bat kantatu ahal dizut? Kantatu eta gero nik dirua eman nion. Hala bere abestia trukatu zuen . Ez zuen laguntza eskatu, duintasunekin bere abestia eskaini baizik.
Zazpi Koloreko mendixkan kolore artean bizi zen. Leku ederra da hori, baina babesgabea.
Mineralak geruzatan daudenez Pumamarcako muinoan zazpi kolore daude. Izokin kolorea, morea, gorria, berdea, marroia, horia eta zuria.

No hay comentarios: