20100517

matea


Espainiarrek, Amerikara iritsi zirenean, gauza berri asko aurkitu zituzten: Patatak, tomateak, artoa eta Yerba, besteak beste. Amerikako jendearengandik matea edaten ikasi zuten. Hasieran, debekatuta zegoen, jesuitek oso gauza txarra zela pentsatzen zutelako, beste bizio bat bezalakoa zelako eta, gainera, “Indio”-ek edaten zutelako.
Urte asko pasata onartu zuten infusioa, Asuncion hiriko pertsonaia nagusiak edaten hasi zirenean.
Misiones edo Paraguain uztatzen zenez, jesuitek landatzen hastea erabaki zuten.
Gaur egun, Hego Amerikako leku askotan edaten da: Brasilgo hego-mendebaldean, Uruguain, Argentinan, Paraguain, Bolibian eta Txileko hegoaldean.
Argentina da produktore eta kontsumitzaile handiena, baina, Uruguain dago mate kontsumitzaileen ehuneko handiena.

Yerba Matea: Matea edateko erabiltzen dugun belarraren izena da. Bere izendapen zientifikoa “Ilex paraguarienses” da.

Matea: Infuzioa zerbitatzeko erabiltzen dugun ontziaren izena da, baita infusioarena ere.

Bombilla: Infusioa ontzitik ahora eramateko erabiltzen den tutulua da.

Cebador: Matea prestatzen eta zerbitatzen duen pertsona da.

No hay comentarios: