Argentinan ez dugu GKE terminoa erabiltzen, ONG baizik, eta, sigla horiek “Organizacion No Gubernamental” esan nahi dute.
Nire herrian “Wichan Ranquen” izena duen ONG-a ezagutzen dut. ONG honek, hemengo flora babesteko egiten du lan. Hasieratik gaur egun arte, milaka zuhaitz landatu dituzte ONG honen hainbat partaidek.
Egiten duten lana oso interesgarria da, eta, gainera, oso ona da ekosistemaren osasunarentzat.
Hemengo zuhaitzak landatzeaz gain, beste gauza asko egiten dituztela esan dezakegu, adibidez, adobezko etxeak egiten dituzte etxerik ez duen jendeari laguntzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario