20100503

Ezkurrak eta kalabaza


Gizakiok, gure ezjakintasunean, ez dugu ulertzen zergatik egin zuen Jainkoak mundua horrela eta beti kexaka ibiltzen gara. Hau horrela dela ikusi nahi baduzu, entzun edo irakurri istorio hau:

Egun batean gizon batek baratzean zituen kalabazak ikusi zituen, eta pentsatu zuen nola zen posible hain landare txikiak hain fruitu handia ematea..
“Hau landarean jarri zuenak ez daki ezer egiten. Nik haritzean ipiniko nuke, ez lurrean. Haritza gogorra da eta kalabazari eutsi ahal dio” pentsatu zuen.
Pentsatu eta pentsatu gizona lo geratu zen, eta zuhaitzetik ezkur bat erori zitzaion sudurrera.
Orduan gizona izututa altxatu zen, eta sudurra ukitu zuenean, odola atera zitzaion. Orduan zera esan zuen: “Jainkoari eskerrak emango dizkiot ezkurra delako eta ez kalabaza bat”.

No hay comentarios: