20100506

Aitaren izenean


Ikusi nuen azken filma “Aitaren izenean”(ingelesez, ‘In the Name of the Father’) deitzen da. Daniel Day-Lewis eta Pete Postlethwaite aktoreekin, istorioa egiazkoa da Irlandako IRA eta ‘Guildofd Four’ei buruz.

IRAk eraso handi bat egin zuen Londresen, baina Inglaterrako poliziek errugabeak ziren Belfasteko lau lagun salatu eta atxilotu zituzten, eta ebidentziarik gabe, hogei urteko kartzela zigorra jarri zieten.

Han, Irlandako atxilotuek borrokatuko dute bere askatasunagatik, eta gero aurkituko dute nork egin zuen erasoa eta abokatu baten laguntzez zer gertatu zen argitzen saiatuko dira. Kartzelako tratu txar eta Inglaterrako burokraziaren kontra borroka egin beharko dute, baina azkenik haien errugabetasuna probatuko dute.

Film hau oso interesgarria iruditu zitzaidan, oso sakona delako. Gaia korapilatsu bati buruz hitz egiten du, eta, gainera, benetako gertaera bat erakusten du.

No hay comentarios: