20100503

Dortoka eta arranoa


Dortoka batek nekez zeraman maskorra gainean arranoa ikusi zuenean. Mesedez, zerura igotzeko erregutu zion hegaztien erreginari eta horrela egin zuen. Han goran zegoenean, esan zuen: “Nolako inbidia izango didaten lurrean dabiltzan animaliek. Ni hemen goran eta haiek han behean”. Hori entzutean erabat haserretu zen arranoa eta dortoka askatu egin zuen. Han joan zen dortoka gaixoa harkaitzen kontra eta txiki-txiki eginda geratu zen, mila zatitan.

No hay comentarios: