20100503

Saguen biltzarra


Behin batean katuen beldur bizi ziren saguek biltzarra egin zuten problema horri konponbidea aurkitzeko.

Sagu gazte batek esan zuen kriskitin bat ipini ahal zutela katuaren lepoan; horrela, katua etortzen zenean, denek entzungo zuten eta ihes egin ahal izango zuten.

Sagu guztiek txalo jo zioten, poz-pozik.

Baina, sagu zahar batek esan zuen: “Eta nork jarriko du kriskitina katuaren lepoan?”.

No hay comentarios: