20100505

Sagua eta lehoia


Lehoi bat lotan zegoen sagu txiki bat bere gorputz gainean jolas egiten hasi zenean.

Lehoia esnatu egin zen eta sagua harrapatu zuen. Oso haserre zegoen lehoi indartsua.

Sagua negarrez hasi zen, “Barkatu, barkatu, lehoia”.

Lehoiak pena sentitu zuen eta joaten utzi zion. Orduan, saguak:

–Mila esker, egunen batean gaurko zorra ordainduko dizut.

Handik gutxira, ehiztari batek lehoia harrapatu zuen eta zuhaitz batean lotu zuen.

Saguak, hori ikusi zuenean, bere hortz txikiekin soka puskatu zuen eta lehoia askatu. Horrela bete zuen bere hitza.

No hay comentarios: