20100517

Peruko historia


Errealistek (tropas realistas) Real Felipe gaztelua hartzen zuten bitartean, Simon Bolivarrek Huaura eta Pativilca hirien artean antolatu zuen kuartel orokorra. Bertan zuen 10.000 gizoneko armada (6.000 kolombiakoak eta 4.000 peruakoak).

Bolivarrak jakin zuen Jose De Canterac Jaujatik gertu zegoela, eta 1824ko uztailean, bera aurkitzeko martxa hasi zuen Cerro De Pascon infanteriaren hiru dibisiorekin. Agintari bana zuten dibisioek: Lara, Córdova eta Lamar jeneralak. Zamariek Necochea jeneral argentinarra izan zuten flota-buru.

1824ko abuztuaren 2an Simón Bolivarrek bere tropak ikuskatu zituen Rauca eta Cerro de Pascoren arteko panpa zabalean.

Hil bereko lauan, Canterac Jauja utzi eta Reyesera joan zen.

Bitartean, Bolivar Conocanchara iritsi zen 1824ko abuztuaren 5ean. Han jakin zuen Canterac Carhuamayon zegoela, eta zortzi batailo, bederatzi eskuadroi zamari eta artilleriako bederatzi pieza zituela. (y que tenía ocho batallones…)

Askatzaileak bere tropei agindu zien Junin aintzirako ezkerreko ertzetik joateko Canterac bertan gelditzeko.

Canteracen artilleriak eta infanteriak atzera egin zuten, baina zalditeria antolatzen saiatu zen. Mugimendu honekin, eskuadroi abertzalea deskontrolatzea lortu zuen. Suarez jenerala ohartu zen arriskuaz eta atzeaguardiatik eraso zien errealistei.

Errealistek harriturik kontrola galdu zuten. Gudu hartan ez zen tiro bakarrik egon, arma zuriekin borrokatu ziren. Oso borroka azkar eta gogorra izan zen.

"Húsares Del Perú " izeneko eskuadroi honek historiaren norabidea erabat aldatu zuen, porrota garaipen bihurtu zuelako. Simón Bolivarren hitzetan, borroka horrek armada abertzalearen morala igotzeko baino askoz gehiago balio izan zuen, eta horregatik izendatu zituen bertako borrokalariak "Húsares Del Perú ".

No hay comentarios: