20100517

Txileko historia


Lehen biztanleak Txilen espainiarren aurretik indijenak izan ziren. Iparraldetik hegoaldera bertako biztanle hauek ziren:

Inkak: Inka inperioa Perun, Bolibian, Argentinako Iparraldean eta Txileko Iparraldean zegoen. 1470. urtetik aurrera herri honek eragindura azpimarratzeko ukan zuen Txilen. Urte horretan herri honek Maule ibaira arte bere lurraldea zabaldu zuelako. Zabaldura hau beste bertako beste herrien garapenean esanguratsua izan zen.

Aimara herria: Goi-lautadako herria. Bere ekonomia artzaintzan eta nekazaritzan oinarrituta zegoen. Perun eta Bolibian ere bizi ziren.

Atakameino herria: Txileko iparraldeko herri garatuen artean zegoen diagita herriarekin. Arica eta San Pedro de Atacamaren arteko mendikateko zintzurretan kokatu zuten.

Txango herria: Arrantzale nomadak ziren. Arica eta Copiapo artean dagoen kostaldean ibiltzen ziren.

Diagita herria: zeramika-lanetan eta artean orokorrean ari izaten ziren. Copiapó eta Santiago artean eta Argentinan dauden ibarretan bizi izaten ziren.

Maputxe herria: Herri honetako ezaugarri nagusia bere indarra izan zen. Argentinan eta Txileko basoetan bizi dira.

Hernando de Magallanes izan zen Txilera iritsi zen lehenengo europarra. 1520ko azaroan iritsi zen itsasartean zehar, eta lehen espaniarra Txilen Diego de Almagro izan zen, baina bere lehendabizikoan porrot egin zuen.

Pedro de Valdivia konkistatzaileak, Txilera heldu zenean 1541an, Santiago de Nueva Extremadura hiria fundatu zuen. Gaur egun ere hauxe da Txileko hiriburua. Geroago borroka gogorrak eduki zituzten maputxeek espainiarren aurka.Hiru mendez luzatu zen gerra hau; Araukoko gerra izan zen.

Bigarren etapa Txileko historian COLONIA izan zen. Txileko Kapitaintza edo Txileko Erresuma, Espaniar Inperioaren kolonia hegoaldeena izan zen.

1810an Txilek autodeterminazioa lortzeko prozesua hasi zen. Napoleon Bonapartek Txileko ( eta Espaniako) Erregea kartzelara bidali zuen eta beste Errege bat jarri zuen: bere anaia José Bonaparte. Orduan txiletarrek Gobernu-batzorde bat eratu zuten, errege legitimoa igurikatzeko, baina gero, errege legitimoa etorri zenean, errepresio gogorra jasan behar izan zuten.

1818an lortu zuen independentzia Txilek.

No hay comentarios: