20100531

Erraiak eta gehiago


Gaur neuk prestatuko dut bazkaria.

Erraiak, gatzagi eta omasoa (tripakiak) garbitu itzazu ondo-ondo.
Ordubetez edo gehiagoz irakin itzazu. Osagaiak: ura, gatza, perrexila, tipula bi, perrexil hezea eta ereinotza.
Haragia samur dagoenean, sutil ken eta zati ezazu.
Kazolan batean, olioa berotzen denean, bota itzazu hirugiharra, tipula, porruak, azenariok eta txorizo gorria. Kozinatzeko tapa kendu ezazu. Erantsi erraiak zatikatuta. Saltsari ur katilu bi bota. Gatza, piperbeltza eta piperrautsa (pikillo piperra ahal bada) bota. Zuk jakingo duzu zeintzuk gustatzen zaizkizun.

Poliki-poliki, janaria egin ezazu. Denbora: berrogei minutu, baina kontrolatu ezazu salda. Erantsi itzazu babarruna eltzekoak, patata eta kalabaza kubotan zatituta, aza mehe ebaki. Erantsi ezazu ura. Zenbat? Behar adina! Kontrolatu itzazu ongailuak.
Hautseztatu itzazu perrexil eta gazta-birrindurarekin eta gero mallan zerbitzatu. Erabili itzazu plater sakonak edo kazola txikiak .
Edateko zer edan ahal duzun? Ardo, ardo asko!!! Egarriz bazaude, edan ezazu.
Anima zaitez, egin ezazu eta probatu.

OHARRA: Puzker asko eta oso usaintsuak bota ahal dituzu. Ibil zaitez erne!

No hay comentarios: