20100531

Alegria intensiva


Alegría Intensiva ospitaletan laguntzen duen erakunde bat da. “Patch Adams” bezala, Erakundeko laguntzaileak ‘clown’ak dira, eta erietxeetara joaten dira eta poza eramaten diete ume gaixoei eta beren gurasoei. Profesional horiek uste dute irribarrea zoritxarreko errealitatea aldatzeko modu eraginkorra dela, eta une zailak une alai bihurtzeko aukera bat dela ere bai.

Alegría Intensivako artistek aktore profesionalak izan behar dute, eta “clown” artea ezagutu. Nire ustez, ideia oso interesgarria da eta barrearen bidez gauza asko lor baitaitezke. Ez dakit non, entzun nuen gaixo alaiak sendatzeko aukera gehiago dutela. Horregatik miresten dut “clown” hauen lana.


No hay comentarios: