Lehengo iberoamerikar teletona edo telemaratoia 1978ko abenduaren zortzitik bederatzira Txilen egin zen. “Don Francisco” beti izan da GKE honetako aurkezlea eta burua. “Don Francisco” ia iberoamerika osoan ezaguna da, batez ere, Estatu Batuetako iberoamerikar jende artean.
“Don Francisco”k, Estatu Batuetan Jerry Lewisen egitasmoren antzera, ideia Txilera ekarri zuen eta “Sociedad pro-ayuda al niño lisiado” babestu zuen. “Don Francisco”k Txileko telebista kanal guztiak elkartu zituen eta 27 orduz elkarrekin transmititu zuten ekimena. Ekimenaren helburua miloi bat dolar biltzea zen. Gaur egun, ekimena urtero egiten da, hauteskunde urtean izan ezik.
Txiletar Teletona 23 aldiz egin da eta 1978tik. 100.000.000 dolarretik gora biltzen dira. 1995a izan zen helburua lortu ez zen bakarra. (urte hartan, 27 ordu ostean bildu zen dirua, azkenean!)
Diru biltzeari esker, herrialdean zehar diren zentroak mantendu ahal dira.
Gaur egun, hamar zentro dira Arican, Iquiquen, Antofagastan, Coquimbon, Valparaison, Santiagon, Talcan, Concepcionen, Temucon eta Puerto Montten.
2006 urtean zehar 24.000 ume baino gehiago jagon zituzten. Gainera, zentro berri batzuk eraikitzeko asmotan dabiltza, Calaman, Coihaique,, Copiapon eta Valdivian. Azken ekimenean, 1998ko azaroaren 28tik 29ra egindakoan, 22.533.294.849 txiletar peso bildu ziren (39 miloi dolar inguru).
No hay comentarios:
Publicar un comentario