20081020

Sagar-tarta


Osagaiak:

  • Azukrea: karamelua egiteko da
  • Sagarrak: kilo bat
  • Irina: katilu bat
  • Azukrea : katilu bat
  • Arrautzak: hiru
  • Esnea: katilu bat
  • Bainila esentzia
  • Limoi birrinduak

Lehendabizi karamela ontzi bat egin behar da.

Gero, sagarrak zuritu ondoren zatiak egin.

Irina eta azukrea nahastu.

Pixkanaka beste ontzi batean : lehenbizi txikitutako sagarrak ontzi batean bota behar dituzu, gero azukrea eta irina hautseztatu eta sagarrak bota bukatu arte.

Orain , arrautzak , esnea, bainila esentzia eta limoi birrinduak nahastu.

Gero dena nahastu eta sagarren gainean bota.

Tarta labean sartu : 30 minutuz.

Gero, atera, epeldu eta zerbitzatu.

Oso postre gozoa da hau. Nik errezeta eman diet lagunei. Anima zaitez zu ere, oso erraza da!

No hay comentarios: