20081027

Garbiketarako


Koipearen lohidura kentzeko

Hartu irina eta bota limoi xorta bat ontzi batera.. Zapaldu nahastea, orea, arropa gainean, zikinaren gainean bakarrik, noski!

Egon pixka batean…. 5 – 10 minutuz. Ondoren, arropa igurtzi eta azkenik, franelarekin kendu. Lohidura desagertuko du.


Txiklea iletik kentzeko

Bat bakarrik badakit: txiklea iletik ateratzeko, izotz zati bat jarri behar duzu, ilean eta mugitu azkar-azkar. Gero txiklea errazago aterako da.


Arropatik belarraren zikina kentzeko

Haurrei belardian jokatzea gustatzen zaie.

Horregatik, belarraren zikina agertzen da arropetan.

Makula ateratzeko, arropa gainean ozpina jarri behar duzu eta eguzkitan utzi. Ordu bat pasa ondoren, garbitu eta zikina desagertu egingo da.

No hay comentarios: