Begi nekatuak
Patata ez da jateko bakarrik. Begiak nekatuta dituzunean ere egokia da.
Patata gordin xerra bana jarri behar duzu begietan. Utzi minutu batzuetan eta ikusiko duzu!
Larru azaleko erredurak arintzeko
Eguzki asko hartu duzu? Tomate bat ipiniko duzu hozkailuan. Gero tomatea moztu erditik eta larru gainean jarriko duzu. Horrela sugarra pasatuko zaizu.
Zapatilak zuri-zuri izateko
Lehenengo garbitu, gero gatz asko zapatilen gainean jarri behar duzu eta utzi eguzkitan lehortu arte.
Arrautzak freskoak diren jakiteko
Ontzi batean arrautzak uretan ipini. Hondoan geratuz gero, freskoak dira; flotatuz gero, berriz, zaharrak.
Oihaletik odola kentzeko
Zikingune hauek ur hotzarekin garbitu beti.
No hay comentarios:
Publicar un comentario