Odol lohidurak kentzeko
Bi koilarakada amoniako eta ura katilu batean nahasi, gero lohiduran jarriko duzu, ondoren garbitu.
Arropak kolorea ez galtzeko
Batzuetan arropak kolorea galtzen du. Lasai, irtenbide on bat duzu.
Prestatu ura eta arropa ozpin pixka batekin garbituko duzu.
Ozpinak kolorea finkatzen du eta ez du uzten koloreak galtzen.
Arropa zuri-zuri uzteko
Hartu kotoi pixka bat eta esnea. Kotoia esnetan busti.
Gero igurtzi eta sikatzen utzi.
Ardo orbana kentzeko
Hartu esnea eta bota ontzi batera. Jarraian mahai-zapia sartu eta utzi ordu laurdenez edo, ondoren mahai- zapia igurtzi, eta azkenik garbitu. Zikina desagertu egingo da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario