Behin batez herri txiki batean aita, ama, Barbantxo eta bere ordenagailua bizi ziren. Barbantxo txiki, txiki, txikia zen eta bere ordenagailua handia zen. Bere aitak basoan egiten zuen lan, aizkolaria zen. Egun batean ama gaixorik zegoen eta ohean gelditu zen, horregatik Barbantxok prestatu behar zuen janaria. Amatxok esan zion:
—Kontuz ibili, ez erori eta zure ordenagailua ekarri.
—Ez ama, nire ordenagailua ez! Beti birusak jaisten dira eta ez naiz eroriko- esan zuen Barbantxok.
Baina Barbantxo bazkaria prestatzen ari zen eta eltze barrura txirrist egin eta erori zen. Igotzen hasi zen, baina, txirrist egiten zuen. Azkenean kostata, baina lortu zuen eltze gainera igotzea. Bazkaria hartu, eta, astoaren belarrian sartuta, mendira joan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario