Aspaldion, erregea eta bere hiru alaba, Ximena, Manuela eta Zuriñe, gaztelu handi-handi batean bizi ziren. Erregea zaharra zen eta oso gaixo zegoen eta, horregatik, egun batean bere hiru alabei deitu eta esan zien:
“Laster asko hilko naiz eta bildur handia daukat…”
Ximenak, alaba nagusiak, beldurtuta erantzun zuen:
- “Hori ez da holaxe”
-“Beno”, aitak jarraitu zuen,
- “Galdera bat egingo dizuet eta gero nire erreinua hiru partean emango dizuet”
Orduan galdetu zuen:
- Zenbat maite nauzue?
Ximenak erantzun zuen:
- “Nik nire bizia baino gehiago maite zaitut”.
Ostean, erregeak Manuelari galdetu zion:
- “Eta zuk, zenbat maite nauzu?”
Manuelak erantzun zuen:
- “Nik nire senarra eta nire semeak eta mundu osoa baino gehiago maitatzen zaitut”
Azkenean, Zuriñek erantzun zuen:
- “ Alaba batek aita maitatu behar duen adina maitatzen zaitut nik eta telefonoak bateria bezala maite zaitut.
Aitak, harrituta, pentsatu zuen:
- “Bera zintzoena da… bere erantzuna egiazkoena da”.
Biharamunean, erregeak aldarrikatu zuen: “Zuriñe erregina agur ezazue”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario