20081006

Ederra eta ordenagailu magikoa


Itziar, Josebaren eta Amaiaren alaba zen. Etxe txiki batean bizi ziren baso erdian. Itziar neska polita eta txintxoa zen eta bere gurasoek asko maite zuten.

Haiek ez zuten dirurik, baina pozik bizi ziren berdin. Baina Itziar ez zegoen nahiko pozik, benetan triste zegoen. Ez zuen lagunik eta horregatik oso triste egoten zen.

Gurasoek ez zekiten alaba nola alaitu eta herriko agure ezagun bat bisitatu zuten. Urrun zegoen agurearen etxea. Hiru egun eta hiru gau ibili ziren iristeko. Mendi altu batean zegoen etxea. Gizon zaharra oso txikia zen, hark bibote eta bizar luzeak eta zuriak zituen.

Amaiak gizonari esan zion: Galdera bat dut, Nola egingo dugu gure alaba pozik egoteko?

-Pentsatuko dut. Aste bat pasa ondoren etorriko zarete eta erantzuna edukiko dut- zaharrak esan zion Amaiari.

Bere alaba maitearekin joan ziren Amaia eta Josebak eta ez zuten ezer esan.

Astea pasatu zen eta bikotea berriro joan zen mendira zaharra ikustera.

- Badaukazu gure erantzuna? Josebak esan zion.

- Bai, noski, esan zion zaharrak. Eman ordenagailu hau zure alabari eta ikusiko duzue zer gertatuko den

Bere etxera etorri ziren berriro eta bere alabari ordenagailu eman zioten. Lehen Itziarrek ez zuen ulertu baina gero oredenagailua piztu zuen eta harrituta egon zen. Ordenagailu magikoa zen: barruan pertsona txikiak bizi ziren. Itziarrek tekla bat jo zuen eta pertsona bat ordenagailutik atera zen. Ze opari fantastikoa! esan zuen Itziarrek.

- Orain, ez naiz inoiz bakarrik egongo!

Eta bere lagun batekin jolastera joan zen.

No hay comentarios: