Osasuntsu egoteko, dieta ona egin behar dugu. Ez erre, kirola egin, alkohol gutxi edan… baina batzuetan ez dugu ezer egiten. Eta sintomak hasten dira. Zer egiten dugu lehenengo? Medikuarengana joan ala etxeko erremedioak hartzen ditugu? Bigarrena egiten dugu.
Hemen zerrenda txiki bat prestatu dugu:
Zure sabela lehortu da?
Onena, egosi aranak urarekin arintzeko. Baina kolitis baduzu? Arroz ura edo tea oso beltza, mozteko.
Esnatzean zure begiak itsatsita daude, konjuntibitis da hori. Tea egin eta honekin garbitu begiak.
Aldatzen dugu gaia. Lorategian ibiltzea gustatzen zaizu? Belar gaiztoa atera da eta landareak jarri dituzu? Eskularruak erabiltzen dituzu egiteko hau? Ez? Beno, eskuak, zartatuta eta izugarriak geratu dira. Honetarako, nahastu olio pixka bat, koilara bat azukre eta limoi tanta batzuk. Igurtzi eskuak nahaste honekin eta berriak bezala geratuko zaizkizu.
Bukatzeko, bide egin ala asko dantzatu duzu? Gero gauean karranpak dituzu? Arazo hau prebenitzeko, jan bananak!... eta bestela, kortxo bat zure eskuetan estutzen duzu edo ohe azpian abarketak gurutzatzen dituzu eta amaitu da gaia. Kito!
No hay comentarios:
Publicar un comentario