20081006

Loti ederra


Aspaldian jauregi eder batean erregea eta erregina bizi ziren. Alaba txikia, jaio zen eta festara hamahiru maitagarri gonbidatu zituzten; baina bakarrik hamabi urrezko plater zituzten eta maitagorri bat kanpoan gelditu zen.

Maitagari bakoitzak dohain bat eman zion jaio berriari, eta ondoren , hamairugarren maitagarria agertu zen, haserre, oihuka:

- 15 urte betetzen dituenean behatz bat ziztatuko du orratz batekin eta hilko da.

Zorionez, beste maitagorri batek sorginkeria bigundu zuen:

_ “ Ez da hilko, baizik, ehun urte lo zorroan pasatuko ditu”

15 urteak igarota, printzesa jauregiko dorrera joan zen, han andre zahar batek josten zuen eta printzesak jostarratza ziztatu zuen behatz batean, orduan printzesa eta gorte osoa loak hartu zituen.

Harrezkero, printze asko saiatu zen dorrera igotzen, baina ezin zuten, arantzaz inguratuta zegoelako.

Ehun urte ondoren, printze batek lortu zuen dorrera igotzea, eta printzesa ederra ikusi zuen, oso hunkiturik, musu bat eman eta printzesa esnatu zenean, denak gortean ere esnatu ziren. Mirari harrigarria!

Gazteak maitemenditu ziren, eta hartu zuten hegazkina Patagoniara joan, betiko gelditu eta zoriontsuak izateko, beti, beti,beti…eta kitto!


No hay comentarios: