Gure herrian ere borroka eta istilu ugari izan dira.
Gure Argentinak 1816an lortu zuen independentzia, eta independentziatik gatazka luze batean sartu ziren bi partidu: “ Federales” eta “Unitarios”; barrualdekoak eta kostaldekoak .
Dorrego fusilatu zutenean, alderdi federalean buruzagi guztiak desagertu ziren, eta politika-munduan itzal handiko pertsona bat agertu zen : Juan Manuel de Rosas.
Rosasek “Los Cerrillos” eta “Gauchos” taldeen buruzagien eta Buenos Airesko burgesiaren sostengua lortu zuen.
Laster lortu zuen Buenos Airesko probintziako aginpidea.
Federala zela esan arren, bere gobernua larderiazko erregimen politikoa zen. Botere osoa bere eskuetan izan zuen. Gizon langile, gogor eta indartsua zen.
Nahiz eta urte askotan (1829tik 1852era ) gobernatu zuen, herria ez zuen antolatu, baina lurraldearen disgregazioa ekidin zuen.
“Caseros”ko batailan galdu ondoren, Urquizak hartu zuen bere lekua.
Urquizak nazioa antolatu behar izan zuen eta 1853ko biltzar konstituziogilea prestatu zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario