20101108

Basamortuko kanpaina


“Basamortuko kanpaina” edo “Basamortuaren konkista” Argentinako gudarosteak gauzatu zuen Mapuche, Tehuelche eta Ranquel herrien aurka, XIX. Mendean zehar. Indioen gidaritzapean zeuden “La Pampa” eta “Patagonia Oriental” izeneko lurraldeen jabetza lortzea zen helburu nagusia.

Kanpaina honetan izugarrizko garrantzia izan zuen Julio Argentino Rocak.

Roca Tucumanen jaio zen, 1843ko uztailaren 17an. Gazte-gaztea zenean, Pavon gatazkan borrokatu zuen Urquizaren gidaritzapean zegoen gudarostean. Urte batzuk geroago, Paraguay-ren aurkako “Triple Alianza” gudan parte hartu zuen. 1872. urtean, koronel izendatu eta Rio Cuartora aldatu zuten, Ranquelen aurka borrokatzeko. 31 urte zituenean, 1874an, Rocak gudu-ministroari idatzi zion: “Nire ustez, Indioak suntsitzeko modurik onena erasora jotzea da, hil nahiz ibaiaren beste alderaino kanporatu arte”.

1874-1880 urteetan, Adolfo Alsina gudu-ministroa, Indioen lurrak konkistatzen hasi zen; eta Rocari ez zitzaion batere ondo iruditu Indioen aurka borrokatzeko modu hori.

1877. urtearen bukaeran, Alsina hiltzean, Rocak Alsinaren aginte-postua hartu eta bere plana jarri zuen martxan.

Lehenengo kanpaina 1878an egin zuten eta bigarrena hurrengo urtean. 1879ko uztailean amaitu ziren kanpainak, eta, horrekin batera, Indioak.

Indio askok Patagoniarantz ihes egitea lortu zuten; beste batzuk, ordea, muga zeharkatu zuten.

14000 Indio izan ziren harrapatuak; beste hainbat herritara aldatu zituzten, eta, militar edo zerbitzari bihurtu ziren.

800 Ranquel “Martin Garcia” irlara eraman zituzten, Buenos Aireseko hainbat kaletan erabili zituzten galtzada-harriak txikitzeko. Gainera, ez dakigu zenbat indio hil ziren guduetan, fusilatuak edo goseak akabatuak. Oso Indio gutxi atera ziren bizirik, eta, marjinazioan barrena hasi ziren ibiltzen. Marjinazioarekin batera, fisikoki ez ezik, kulturalki ere desagertzen hasi ziren.


No hay comentarios: