20101108

Patria Vieja eta independentzia




1808 urtean, espainiar inperioa gero eta egoera korapilatsuago batean zegoen: Garcia Carrasco gobernadorea zela, Napoleon inbasioren gaineko eta Fernando VII. gatibutasunaren gaineko berriak heldu ziren Txilera.

Garcia Carrascok, eztabaida handia sortu zuen kontrabando kontuaren ostean, bere kargua utzi zuen 1810ean. Garai horretan, Txilen militar zaharrena Mateo del Toro y Zambrano zen, eta horrexegatik berak hartu zuen Garcia Carrascok utzitako lekua.

Mateo del Toro y Zambrano gobernadoreak gobernuko batzorde bat egiteko deialdia onartu zuen. Halaxe, 1810ko Irailaren 18an lehenengo Gobernuko batzorde nazionala sortu zen eta han bertan presidente hautatu lez geratu zen bera.. Batzorde horretan kokatu ohi da “Patria Vieja” aroaren hasiera.

Denbora gutxi geroago, lehenengo kongresu nazionalaren partaideak dei egin eta hautatu ziren. Hasieran, eraiki zen tarteko gobernuak ez zeukan asmo independentistarik, hala eta guztiz ere, denborarekin gogoek beste norabide bat hartu zuten.

No hay comentarios: