Bueno nire herrian zegoen pertsonai bat, Pedro Urdemales izendatua IZENEKOA, Txileko herrialdean bizi omen zen. Bera Txileko herrialdeko gizon tipikoa da, beti langabetua eta asmatzen nola sortu dirua lan egin gabe.
Gau batean agertu zitzaion Deabrua Pedrori, eta esan zion indartsu: Pedro, hire Arima ematen badidak, nik, hire arimaren truk, emango diat urre poltsa bat hiretzat eta hire diru-arazoak bukatuko dituk.
Eta Pedrok harrituta, aho zabalik, esan zion “Oso ondo esadazu, Deabru jauna zer egin beharko dut nire arima pasatzeko?”, “Oso erraza” erantzun zion deabruak, sinatu hemen, kontratu honetan eta poltsa hirea izango dek duk”.
Zer gertatuko zait hori egin eta gero?
Deabrak esan zion: Urrezko azken txanpona bukatu ondoren, hiregana etorriko nauk eta infernura eramango haut- izugarri beldurtuta, Pedrok hori entzun bezain laster esan zion Deabruri: baina gaur ez? Deabru jauna?, eta deabruak : Ez! Gaur ez.
Eta Pedro Urdemalezek sinatu zuen bere odolarekin :
Ematen diot nire Arima deabruari, urra poltsa baten truke. Txanponak bukatuzgero, berak ez nau eramango infernurat gaur, bihar baizik.
Denbora pasatu, eta txanponak gastatu ondoren, Deabrua agertu zen berriro eta esan zion Pedrori: “Bueno Pedro, kontratuak kontratuak dituk, hiri txanponak bukatu zaizkik eta gaur eramango haut infernura...”
Baina Pedrok erantzun zion.. zer? Ez, Deabru Jauna, hori ez da agertzen kontratuan, kontratuan esaten da “Bihar”...
Deabruak harrituta esan zion, a berrrrrrr????
A bai, arrazoi duk!.. Bueno, orduan bihar etorriko nauk hirengana.
Eta hola, deabrua egunero etortzen zen eta Pedrok gauza bera esaten zion...: Ez da gaur, bihar da!, Orduan egun batean nazkatu zen deabrua eta esan zion -Pedro Urdemalez, ziria sartu didak!- eta desagertu egin zen betiko.
Geroztik, Pedro oso lasai eta ondo bizi izan zen.
Eta hau hola ez bazan, sar dadila kalabazan, ipuin txit barregarriak kontatu nituen plazan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario