20101115

Ordu bi eta erdietako trena


Jaime Gorritik egunero hartu ohi zuen ordu bi eta erdietan ateratzen zen trena, eta, egunero neska beltzaran baten atzean ibili ohi zen, bere gustukoa zen eta. Kontuz saiatzen zen neska beltzaran horren ondoan kokatzen, eta, batzuetan begiradatxo bat jasotzen zuen neskarengandik.

Arrats batean, neska agurtzen hasi zen, eta, egun batzuk geroago neskari eroritako liburuak lurretik jasotzen lagundu zion.

Azkenik, eserleku huts batek utzi zien elkarrekin esertzen eta hitz egiten. Gorriti, denborarik galdu gabe, konkistatzeko zituen trebetasun guztiak erabiltzen hasi zen. Beltzaranak ondo zekien nolakoa zen jolasa eta laguntzen zuen erantzun egokiak itzultzen.

Hala ere, deabruek parte hartzea erabaki zuten…

Haedoko geltokitik irtetean, neska leihatila irekitzen saiatu zen, baina ezin izan zuen; beraz, denborarik galdu gabe, Gorritik leihatilaren eskutokiak hartu eta gora bultzatu zuen indarrez. Bat-batean zalaparta entzun zen. Gorriti gorritu eta joan egin zen.

Egun horretatik ordu bietako trena hartzen hasi zen.

No hay comentarios: