20101108

Lehenengo gobernua eta euskaldunak


Argentinako historian bada gauza bitxi interesgarri bat euskaldunontzat: Euskal herritar batzuek osatu zuten gure lehenengo Gobernua:

Mariano Moreno, idazkaria izan zen, eta bokalak, Manuel Alberti, Miguel de Azcuenaga, Juan Larrea, Manuel Sarratea.

Miguel de Azcuenaga gobernu horretako kide zaharrena zen. Bere gurasoak Bizente de Azcuenaga, bizkaitarra, eta Rosa de Basavilvaso izan ziren.

Juan Larreak 27 urte zituen aukeratu zutenean. Gobernuko ekonomista zen.

Manuel Sarrateak, politiko argentinarrak, 1810ean maiatzako iraultzan parte hartu zuen. Buenos Airesko gobernadore izan zen eta urte batzuk geroago, gobernuaren kanpo harremanetarako ministro.

No hay comentarios: