skip to main |
skip to sidebar
Loreak eskuan
Istorio hau egia da. Orain dela urte asko, udaberri batean, Maria gurasoen etxetik atera zen ikastetxera, egunero bezala,, andereñoa baitzen.
Baina egun hartan bere bidea aldatzea erabaki zuen.
Bidez bide loreak erosi zituen eta, kale bat zeharkatu ondoren, asko gustatzen zitzaion gizon batekin topatu zen. Ikastetxetaraino elkarrekin joan ziren, kontu-kontari.
Hilabete batzuk geroago, ezkondu egin ziren.
Urte hartatik aurrera, hil zen arte, urtero Mariak bide bera egiten zuen, udaberriko egun berean, loreak eskuan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario