20101108

Jujuyko exodoa


1492an espainiarrek hego-amerika inbaditu zuten. Memento horretatik hamazortzi mendean bertakoak menderatu zituzten. Bere kultura: ohiturak hitzkuntza eta erlijioa inposatu zieten bertatiarrei –batzuetan deuseztatu zituzten- amerikako aberastasuna lapurtzeko. Baina mendeak joan mendeak etorri kreoleek(1) indiarrek mestizosek eta beste herriko agintariek gudaroste abertzale bat antolatu zuten eta 1810eko maiatzaren 25ean erregezaleak(2) garaitu zituzten Maiatzeko iraultzan.

Liniersa(3) fusilatu egin zuten eta agintaritza abertzaleen eskuetara igaro zen: “Primera Junta” lehenengo gobernu abertzalea izan zen. Bi arazo gogor izan zituzten abertzaleek: saldukeriak eta iparraldean Alto Perun irmoki kokatuak zeuden erregezaleek .

Erregezaleak garaitzeko Iparraldeko gudarostea antolatu zuten. 1811ko ekainaren 20an Desaguadero ibaiaren ibarrean Huakiko (4)bataila egin zuten eta gudaroste abertzalea erabat suntsituta geratu zen. Porrotaren ondoren, Iparraldeko gudarostearen buruzagi berria Belgrano izan zen. Buenos Airesetik Jujuyra joan zen eta han bizirik iraunak elkartu zituen: 800 gudari desmoralizatu aurkitu zituen Belgranok. Laster 3.000 erregezaleri (5)bataila emateko indar gutxi zeukatela ulertu zuen, eta biztanle guztiak gudarien ondoan ebakuatzeko manua eman zuen “Tucuman” arte. Jendeak zintzo egin zion men aginduari.

Emakumeek, umeek, zaharrek, gizonk etxeak utzi zituzten, ereintzak erre zituzten, animaliak eraman zituzten. Huts eta hauts utzi zuten herria, erabat desegina, eta “Tucuman”era abiatu ziren.

Tristan Jujuyra iritsi zenean ez zuen ezer aurkitu

“Tucuman”en Belgranok gudarostea berrantolatu ahal izan zuen eta ondoren “Tucuman”go eta “Salta”ko batailak irabazi zituen.

No hay comentarios: