Jose de San Martin Argentinan jaio zen 1778an, baina zazpi urte bete zituenetik Espainian bizi zian zen. Han amaitu zituen ikasketa militarrak eta gudarostean egon zen. Berak 34 urte zituenean, Argentinara itzultzea erabaki, Amerikako independentzian laguntzeko asmoz.
San Martinen planari esker Argentinak eta Amerikako beste herri batzuek independentzia lortu zuten. Espainarrak de la Plata ibaiatik, Alto Perutik eta Txiletik zelatan zeuden. San Martinen arabera, modu bakarra zegoen Amerikatik botatzeko: Gudarosteak Txiletik eta ondoren Perutik eraso eginez gero, gatazka irabaziko zuen. Lehenik San Martin Cuyo aldeko gobernari izendatu zuten.
Han bi urte betez gudarostea prestatu zuen. Iskuilak egin zituzten, tailerrak oso fraide kementsu batek zuzendu zituen. Emakumeek arropak eta uniformeak egiten zituzten; San Martinen emaztegaiak, besteak beste. Guztiak prest zeudenean, Andesko mendikatea zeharkatu beharko zuen gudarosteak. Hamasei egun behar izan zuen Txilera iristeko. San Martinen ustez, Andeak gurutzatzea etsaiei aurre egitea baino zailagoa izan zen.
Txilen, bi bataila irabazi zizkien errealistei. Hortik, bere helburu nagusia zen Perura itsasoz joatea. San Martin Valparaisotik abiatu zen flota batekin. Perun tropak lehorreratu ziren eta ez zen zaila izan herri horiek menderatzea.
Ez zituen onartu golardatuak eta kanpaina askatzaile luzetik iritsi baino lehen, bere emaztea hil zen. Bere alaba txikiarekin Europara joatea erabaki zuen. Frantzian bizi izan zen, 1805 urtean hil arte
*Cuyo: Hiru probintziak Mendoza, San Luis eta San Juan dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario