20090604
Solomillo betea
OSAGAIAK (4 lagunentzat)
- Tipula laurden bat
- Lata bat onddo
- Berakatza
- Jereza
- Esnegaina
- Oliba-olioa
NOLA GERTATU
Lehenengo oliba-olioa ipini ezazu zartagin batean, hona tipula xehetua bota ezazu, eta hau bigundu arte utzi ezazu. Biguna dagoenean latako onddo xehetuak gehitzen dizkiozu. Hauek tipulaz nahasi itzazu. Bestalde saltsa gertatuko duzu, honetarako tipula eta berakatza bigundu itzazu, bigun-bigun daudenean, onddo batzuk, jerez apur bat eta esnegaina gehitzen dizkiozu.
Solomiloa erditik ebaki ezazu eta erdian lehen egin duzun nahasketa sartuko diozu. Solomilo inguruan urdai zati bat ipintzen diozu, eta plantxan egingo duzu. Eginda dagoenean saltsa pasapuretik pasa, gainetik bota ezazu.... eta jateko prest!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario