20090604

Arrain pizza


Legatz xerra kilo bat ebaki ezazu zati txikitan eta sar itzazu azpil batean. Erantsi gatza, piper zuria, baratxuria eta perrexila. Nahastu ezazu eta bota ezazu esne lehorra arrain gainean.
Hurrengo pausoa, bol batean irabiatu itzazu hiru arrautza eta bota ezazu aurreko prestaketaren gainean.
Ondoren sar ezazu azpila labean hogei minutuz su motelean.
Bitartean presta ezazu tomate saltsa bat.
Pizza egosita dagoenean, bota ezazu salsa gorria eta gazta biguna. Sartu ezazu labean bi minutuz eta zerbi ezazu plater goxo-goxo hau. Bai goxoa!

No hay comentarios: