20090604

Arrain zopa



Osagaiak: kilo bat itsas-zapo, txirla batzuk, tomate-saltsa, ogi bat (zopako ogia hobe), porru bat, tipula-erdi bat eta oliba-olioa.



Jarri ezazu arraina uretan egosten, eta, irakiten hasten denean, uretatik atera ezazu. Hor bertan egosi itzazu tipula eta porrua. Ondoren, nahastu ezazu tomate-saltsa eta olioa, eta xehatu ezazu turmixean. Amaitzeko arrain-zatiak, txirlak eta ogi-puskak salda horretan egosi itzazu apur batean eta on egin!.

No hay comentarios: