20090604

Argentinako alfajorrak


(25 alfajor txiki egiteko)

Osagaiak:
200 gr irin
300 gr arto fekula
Goilaratxo erdi sodio bikarbonato
2 goilaratxo sukaldatzeko hauts
200 gr gurin
150 gr azukre
3 gorringo
2 goilarakada koñak
Goilarakada bat limoi azala birrindua

Esne-gozokia tapatxoak bateratzeko
Koko arraspatua, beharrezko kantitatea.

Prozedura:
Jar itzazue bol batean gurina eta azukrea. Eragin kremoso bihurtu arte. Gehi itzazue gorringoak banan-banan. Tamiza itzazu beste osagai lehorrak (irina, arto-fekula, bikarbonatoa eta hautsa) eta gehitu aurrekoari koñakarekin tartekatuz. Azkenean gehitu bainila eta limoia eta osatu orea, amasatu gabe.
Utzi ezazu orea hozkailuan 15 minutu.
Luza ezazu orea zentimetro eta erdiko lodiera lortu arte, eta hiru edo lau zentimetroko molde zirkular batez tapatxoak ebaki.
Jarri itzazu tapatxoak labeko plakan (ez ezazu plakan gurinik jarri) eta sartu labean 15 minutuz su erdian.
Hoztu eta gero itsatsi binaka esne-gozokiarekin (gozoki asko erabil ezazu) eta apaindu ingurua koko arraspatuz.

Aholku txikiak:
o Errezeta egin baino lehen atera ezazu gurina hozkailutik, giro-tenperatura lortzeko.
o Orea erraz osatzen ez bada, gehi ezazu koilarakada bat koñak

No hay comentarios: