20090604

Ferneta


Zuek badakizuenez, Argentinarrok ohitura italiar asko dauzkagu. Hori da, Italiar asko etorri zirelako Argentinara bizitzera.
Ohitura horietako bati buruz hitz egingo dugu agur. Zein den, nolakoa den eta nola prestatzen den irakatsiko dizuegu.
Horretarako, prestatzen trebea den Gustavo Echandiarekin hitz egin dugu. Hona hemen egin dizkiogun galderak:

- Oso edari ezaguna dela esaten dute Argentinarrek, zer uste duzu zuk?

- Baietz, bereziki Cordoba Probintzian. Edaririk ezagunena da Cordoban. Asko gustatzen zaigu Cordobatarroi, eta herrialde osoan Fernetagatik gara ezagunak. Ba, esan nahi dudana da, Argentinar guztiek badakitela Fernet-zaleak garela.


- Eta nola prestatzen duzue edaria? Zer egin behar dugu prestatzeko?

- Beno, joan zaitezte supermerkatura eta eros itzazue osagaiak. Botila bat fernet, botila bat coca-cola eta izotzak dira osagaiak. Lehen baino lehen, aukera ezazue edalontzia, nahi duzuena. Bota itzazue izotzak edalontzian, gero bota ezazue fernet pixka bat eta ondoren, bete ezazue edalontzia coca-colaz. Bukatzeko, nahastu eta dasta ezazue. Ikusten duzuenez, oso erraza da. Proba ezazue!!!

No hay comentarios: