20090604
Txoklo-pastela
Oso txileko plater bat jan nahi duzu? Txoko pastela jan behar duzu, oso tipikoa da eta!
Tira nire errezeta egin ahal duzu.
Hamar txoklo (handiak, hemen esaten dute “humeros pasteleros” )
Sei arrautza gogor (egosiak)
Kilo bat haragi
Sei tipula
Oilaskoa, zati bana
Pasa eta oliba asko
Albahaka
Lehen lehen tipulak zuritu itzazu eta txikitu , gero lapiko batean bota itzazu tipulak eta haragia, hori egosi ezazu hogei minutuz gatzarekin. Hori da pinoa (“pino” oso tipikoa da “ Empanadas de pino” beste plato txiletar tipikoa da)
Bestetik txokloak zuritu, txikitu eta eho itzazu eta beste lapiko batean bota. Azukrea askorekin egosi ordu batez.
Ontzi batean lehen bota ezazu txoklo- pasta, erdian pinoa, arrautzak, oilaskoa, pasak, olibak eta albahaka jarri itzazu eta goian berriro txoklo-pasta.
Ontzia labean jarri ezazu ordu bat gehiago eta azkenik listo da.
Zerbitzatu ezazu, eser zaitez mahaian eta ze goxoaaa eta ona den Txileko dena bezala.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario