20101022

Emakume euskaldunaren ezaugarriak


Hiru gizon ezkontzen dira; bata emakume galiziar batekin; beste bat andaluziar batekin; eta hirugarrena, euskaldun batekin.

Lehenengo egunetik hiru gizonek beren emazteei esaten diete zer egin behar duten handik aurrera: “Etxeak garbi-garbi egon behar du, beti. Platerek garbi eta behar duten tokian. Arropa garbi eta lisatuta, armairuan. Bazkariak prest egon behar du mahaian esertzen naizenerako. Eta, garrantzitsuena, larrua jotzeko gogoa badut, egin behar dugu zuk buruko mina izanagatik”.

Galiziarrarekin ezkondu zen gizona, hiru bat egun pasa ondoren, emaitzak ikusten hasi zen. Hirugarren egunean etxea garbi-garbi zegoen, bazkaria prest, eta, gauean larrua jo zuten.

Emakume andaluziarrarekin ezkondu zen gizona galiziarrarekin ezkondu zena baino geroago hasi zen emaitzak ikusten. Beraz, astebete pasa eta gero, emaztea etxeko lan guztiak egiten hasi zen, baita ohean egin behar zuena ere.

Hirugarren gizonak, emakume euskaldunarekin ezkonduak, ez zuen ezer ikusi lehenengo bi egunetan; hirugarren egunerako, ezkerreko begian zuen beltzunea jaitsi eta pixka bat ikusten hasi zen, bokataren bat prestatzeko nahikoa; gero, garbigailua jarri, esekitokian zegoen arropa lisatu eta zaborra ateratzera jaitsi zen… A!! Eta sexua? Horren berririk ez zuen izan.

No hay comentarios: