São Paulo hiria Guarulhos aeroportutik berrogei kilometrora dago.
Bidaiari xuhur batek galdetu zion taxilariari:
- Zenbat kobratzen duzu hemendik hirira?
- Ehun erreal, jauna.
- Eta maletagatik?
- Oso handia da, baina maletagatik, batere ez, jauna.
- A, ederki; orduan eramazu maleta, ni autobusez joango naiz, bost erreal soilik ordaindu behar ditut eta!
No hay comentarios:
Publicar un comentario