20101022

Txerri...


Gure herrian “Rosadito Verdoso” Luis Landriscinaren pertsonai bat da.

Behin Rosadito Verdosoren bizilagun batek txerritxo bat oparitu zion jateko Gabonetan. Rosaditok ez zuen hil txerria. Animalia gizenduz gero, urdaiazpikoak egingo zituela pentsatu zuen. Memento batean txerria oso urduri zegoen eskortan. Albaitariak esan zion Rosaditori txerriak “senargaia” lortu beharko zuela, ahardia zen eta. Eskualdean, txerri ordots bakarra zegoela, eta baserritik lau kilometrora aurkituko zuela. Hala ere, Rosaditok txerria eramatea erabaki zuen. Irten baino lehen, soka jarri zion kokotean txerriari, baina txerriak ez zuen ibili nahi. Rosaditok txerria igo zuen eskorga batean zailtasun handiarekin eta atera zen eskorga bultzatzen. Bi txerriak elkarrekin arratsalde osoan egon ondoren, Rosaditok berriro txerria igo zuen eskorgan etxera itzultzeko . Hurrengo egunean txerria urduriagoa zegoen. Rosadito oso nekatuta bazegoen ere, gogorik gabe eskorgan txerria eraman zuen senargaiarengana. Gauza bera hiru aldiz egin zuen.

Egun batean, goizean goiz, Rosaditoren emaztegia oihuka sartu zen logelan Rosadito esnatzeko. Txerria, Txerria!

-“Zer gertatu da”? galdetu zion emaztegaiari. (Txerria urduri zegoela pentsatu zuen Rosaditok).

-“Zer gertatu den? Bakarrik igo da eskorgan txerria!!!! “

No hay comentarios: