Txiste hau, ez dek ona, terriblea baizik, baina klase serio batean kontatu dik barrezka irakasle batek... eta, bueno, orain kontatuko diat nik:
Gerla garaian herri txiki batean zeudean biztanle guztiak, bai umeak, helduak, gizon-andreak.
Herriko kapitaina agertu zuan herrian jendea erreklutatzera. Umeak, helduak eta emakumeak herrian utzi zitian. Baina gizon guztiei lerroan jartzeko eskatu eta banaka-banaka gizon guztiei deitu zien:
-Hi, lerroko lehengoa, emadak hire izena eta kontatu zertan lan egiten duan!
Ni Patxi naiz, errementaria naiz, Kapitaina.
-Ondo orduan joan hadi zuzen zaldien ferrak konpotzera.
- Lerroko bigarrena! Izena eta lanbidea.-
Ni Aitor naiz Kapitaina, ehorzlea naiz kapitaina, lurremailea-
- Oso ondo joan hadi trintxerak egitera !!-.
Halaxe galdetu ziean kapitainak lerroko gizon guztiei.
Azkenik kapitainak zera galdetu zian.
Inor falta al da?
Beste soldadu batek erantzun zion :
Bai Kapitaina, azken lerrotik:“Totela”.
-Hator azkar, orduan! izena eta lanbidea?
Ni Jox-Jox-Jox Jox Joxantonio naiz Kap- kap- kap-kapitaina
-Ta lanbidea?
NI Baserrita ta ta ta ta tarra naiz jauna
- Bikaina!! Orduan joan hadi metraileta hartzera !!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario