20101022

Gora familia!


Irlandar bat Dublingo taberna batera sartzen da, hiru garagardo eskatzen dizkio tabernariari eta txokora joaten da, edatera. Bukatu eta gero, barrara itzultzen da eta beste hiru garagardo eskatzen ditu; Tabernariak esaten dio banan-banan edatea hobea izango dela, hotz eta gas gehiago izango dituztelako. Baina gizonak kontatzen dio:

-Bi anaia dauzkat, bat Amerikan eta bestea Australian, eta joan zirenean horrela agur egin genuen.

Tabernariak ez du ezer esaten, eta gizona tabernako bezero bihurtzen da.

Egun batean, Irlandarrak bi garagardo eskatzen ditu, eta tabernariak galdetzen dio zergatik.

-Ah, gaur edateari utzi diodalako.

No hay comentarios: