20101022

Bi txakur


Badakit euskaldunek eta argentinarrek umore desberdina daukagula.

Gauza berekin ez dugu barre egiten. Dena den, txiste hau ulertzea eta gustatzea espero dut. Txiste hau asko gustatzen zait, niri.

Albaitaritza batean bi txakur zeuden: kale txakur bat eta Gran Danes bat zain zeuden. Kale txakurra oso urduri zegoen, Gran Danesa; ordea, lasai-lasai.

-Zergatik zaude hemen?- galdetzen dio Gran DanesaK Kale Txakurrari.

-Ene! Ene! Jakingo duzu! Atzo, arratsaldean kalean buelta egiten ari nintzen eta bat-batean “Lulua” ikusi nuen. Lulua oso kanitxe dotorea da eta etxe aberats baten aurrean eserita zegoen.

Hortxe bertan ezin nuen indarrik neurtu, gainera igo nintzen eta txorta jo nion.

-Ea! Eta zer egingo dizute?- Galdetu zion Gran Danesak.

-Barrabillak moztuko dizkidate. Eta zu? Zergatik zaude hemen?

-Etxean nengoen, lasai, siesta egin nahi nuen, eta orduantxe bainuan etxeko andrea dutxan kantari somatu nuen. Atea zabalik zegoela ikusi nuen eta denborik galdu gabe bainuan sartu nintzen, eta andrearekin larrutan egin.

-Kontxo! Eta zergatik zaude hemen?

-Azazkalak limatuko dizkidate.

No hay comentarios: