Gaur egun denok ezagutzen dugu txakur jana, baina orain dela urte batzuk, ez.
Hasieran hondar larri itxura zuen, orain bola txikiak dira.
Lehen txakur janak Guau zuen izena eta “guau jana” izenez ezagutzen zen.
Amak oso lagun arreta-gabea zeukan. Lagunak “guau jana” erosi zion bere txakurrari eta apalategian utzi zuen beste janarien artean
Lagunaren senarra eraikitzailea zen, egunsentian, goizean goiz irteten zen lanera joateko eta eguerdian etxera gosez itzultzen zen. Egun horretan ere garaiz joan zen gizona lanera eta emakumeak bazkaria prestatzera zihoanean “guau jana” eta ogi birrindua nahasi zituen. Haragi xerrak, arrautzak, perrexila, baratxuriak eta “Guau jana” hartu zituen milanesak egiteko.
Xerrak arrautzetan eta txakur janean pasatu eta oliotara bota zituen. Milanesek zartaginean sartu zirenean “bluuuum” egin zuten eta perretxiko atomiko itxura hartu zuten Hiroshiman bezalaxe.
Txakurrarentzat ona dena ona da senarrarentzat esan zuen lagunak eta xerra guztiak mahaian jarri zituen bazkaltzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario