20101213
Parisa, nire Remington kuttuna hartuta
1981 urtean ni Parisen, Frantzian bizi nintzen. Pasteur Institutuan lan egiten ari nintzen, eta HIES (hartutako inmuno-eskasiaren sindromea) birusa aurkitu zuen Montagnier dokotoreak. Lan asko egin nuen eta gauza asko ikasi nituen.
Erreala txapelduna izan zen eta Parisen ere euskaldunok festa ona egin genuen.
Larunbat eta igandeetan txangora joaten ginen, autobusez. Leku askotara joan ginen, eta Europa osoan leku asko bisitatu genuen.
Orain dela 25 urte gauza asko oso desberdinak ziren.
Idazteko, adibidez, idazmakina erabiltzen genuen: IBM, Remington, Brother... marka ospetsuak ziren. Niri asko gustatzen zitzaidan nire Remington eramangarria eta leku guztietara eramaten nuen. Niri asko gustatzen zitzaidan IBM selektrik elektrikoa, handia, gorria edo zuria, baina oso garestia zen, eta aitak aitak esan zidan nire Remingtona nahikoa zela.
Orain makina hori 150 erreal kostatzen da!! 68 euro bakarrik!!
Konputagailua unibertsitatean bakarrik zegoen eta oso handia zen. Eraikin osoa hartzen zuen eta sekulako aire girotua zuen. Orain palm-top txikia da eta oso azkarra, eta ez da oso garestia!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario