20101213

Onak eta txarrak

1981 urtean

Ez dut zehazki gogoratzen zer egiten nuen 1981 urtean eta are gutxiago non nengoen, urtebete besterik ez nuen eta. Rio Cuarton egongo nintzen, gurasoekin eta arrebekin, etxean. Ez dakit zer egiten nuen, umeek egiten dituzten gauzak egingo nituela pentsatzen dut. Gurasoek kontatu zidatenez, arreben “jostailu berezia” nintzen ni, baina, ez dut nahi hori imajinatu, horretaz pentsatzeak ni izutzen bainau.



1985

Urtero bezala, gauza asko gertatu ziren 1985 urtean, eta, zail samarra izango litzateke urte horretako gertaera guztiak kontatzea; dena dela, garrantzitsuenak kontatuko dizkizuet.
1985. urtean bost urte nituen nik, horregatik, zz naiz gogoratzen zer gertatu zen
Interneten bilatu eta albiste asko aurkitu dut urte horretaz. Horietako batzuk oso garrantzitsuak eta munduan ezagunak dira; beste batzuk, berriz, ez hainbeste. Beraz, bi aukeratu ditut kontatzeko; bata da Mexicoko lurrikara, eta, bestea Racing Club-en lehenengo mailara itzultzea.:


Mexicoko lurrikara
1985eko irailaren 19an gertatutako lurrikara oso izugarria izan zen Mexikon, eta kalte handiak eragin zituelako.

Goizeko zazpiak eta hemeretzian hasi eta bi minutu geroago amaitu zen. Hurrengo egunean, irailaren 20an, erreplika batek herria berriro astindu zuen, arratsaldeko zortziak hogeita bi gutxitan.

Sekula ez da zehazki jakingo zenbat pertsona hil ziren, Mexicoko gobernuak inposatu zuen zentsuragatik. Hasieran, Mexicoko presidenteak ez zuen nazioarteko laguntza onartu, baina, gero eta egoera larriagoan zeudela konturatu eta onartu zuen laguntza.
Gobernuaren arabera hamar mila bat pertsona hil ziren, hala ere, urte batzuk geroago 35 mila pertsona hil zirela adierazi zuten.




Racing Club-en itzulera
1985 oso urte garrantzitsua izan zen Racing Club-en historian, lehenengo mailara itzuli zen eta.
Urte hartan, Horacio Attadia, Walter Fernandez, Miguel Angel Colombati eta Nestor Sicher fitxatu zituen Racing Club-ek, besteak beste. Lehenengo mailarako bidea ez zen hain erraza izan, baina, hor zegoen “Racing saiatua”, jo eta ke.
Ez zen ondo hasi, eta, lehenengo bost partidak galdu ondoren, entrenatzaileak bere kargua uztea erabaki zuen. Bizpahiru bitarteko entrenatzaile pasatu ziren eta azkenik, Alfio Basile iritsi zen “La Academia”-ra.
Hala ere, Rosario Central-ek irabazi zuen tituloa eta Racing-ek bigarren rondan jokatu behar izan zuen. Abenduaren 28an, River Plate-ren estadioan, Villa Crespoko taldearen aurka jokatu eta lehenengo mailara itzultzea lortu zuen.


No hay comentarios: